Anonymous
"Anonymous" hitzak "anonimoa" nahi du esan inglesez, hau da, ezezaguna. Izen hau erabiltzen du Amerikako hacker talderik ospetsuenak, "Anonymous", ez dutelako identitate jakinik. Hacker talde honek izugarrizko indarra du, FBIko web-gunea hackeatu zutenean ikusi zen moduan.
Nola hasi zen Anonymous? Anonymous taldea txantxa bat moduan hasi zen 4chan webgunean, Interneteko webgune erabilienean. Anonymous kontzeptuak anarkia eta identitate gabezia errepresentatzen du 4chanen.
Dena Zientziologia elizak Tom Cruisen bideo bat ezabatu zuenean hasi zen, 2008-an. Bideo honetan aktore ospetsua agertzen zen Zientziologiarengatik hizketan. Elizak ez zuen hau nahi eta bideoa ezabatu zuen; honek izugarrizko haserrea ekarri zuen 4chanera, zeren eta momentu horretan pirateriaren kontra zebilen gobernua, Copyrightaren arauak inposatzen. 4chanek Zientziologia Elizaren webgunea hackeatu eta "gerra" bat hasi zuen honen kontra, "Project Chanology" deitutakoa.
Horrelako eraso asko egin du hacker talde honek, webgune garrantzitsuak hackeatzen eta efektu handia izaten Interneten. Anonymous-ek "lema" bat modukoa du, honela esaten du ingelesez:
"Knowledge is free.
We are Anonymous.
We are legion.
We do not forgive.
We do not forget.
Expect us."