miércoles, 7 de mayo de 2014

Harlem Shake


Denok ezagutzen dugu Harlem Shake ospetsua. Bideo hauetako lehenengo segunduetan pertsona bakar bat agertzen da, dantzatzen, eta gero, jende asko agertzen da dantzatzen. 30 segundoko kanta bat entzuten da barruan, kantari portuges baten "Con los terroristas" hitzak eta gero "Do the harlem shake" entzuten da. Hemen daukagu pare bat bideo:




Jessi Slaughter


Jessi Leondhart "Slaughter" 11 urte zituen bere lehenengoko bideoa Interneten jarri zuenean. Bideoan esaten zuen Dahvie Vanity (Blood on the Dance Floor) kantariak berarekin erlazio sexualak izan zituela. Hau eta gero, izugarrizko fama lortu zuen neska txikiak, eta jente asko hasi zen berari insultatzen. 




Bere gorrototzaileei bideo batetik erantzun zien, aktitude oso txar eta maledukatuarekin. Honek izugarrizko fama eman zion, eta gorrotoa handitu egin zen. Hori eta gero, beste bideo bat jarri zuen Interneten, negarrez eta izututa. Zoritxarrez, Jessik aita "espeziala" zuen. Bideo erdian bere aita sartzen zen, eta hitz "barregarriak" esaten zituen. Honek barregura handia sortu zuen Interneten, eta Jessiren kasuak fama gehiago hartu zuen. 


Justin Bieber


Dena Youtubekora bideo bat altzateagatik izan zen, eta orain, munduko kantanteneetako ospetsuena da. Mundu guztitik ditu fansak, haien buruari "Belieber" deitzen diotenak. Bere lehenengoko Hit-a kanta baten cover-a izan zen Youtuben, gitarra batekin kantatzen. Izugarrizko ospea izan zuen bideo honek, eta hainbat fan irabazi zuen.



Kantante ospetsu batek hau ikusi eta kanta bat berarekin egiteko eskatu zion. Beranduago, kanta hau "Baby" izena izango zuen eta izugarrizko ospea lortuko zuen  bi partetatik: Beraren fans-en partetik eta berain gorrototzaileen partetik. Justin Bieberrek izugarrizko fama lortu du Interneten, baina fama hobea du nesken artean Interneten baino.

Hala ere, kanta gehiago ere egin ditu eta gero eta fans gehiago lortu ditu.

Elrubius

Elrubius Espainiko Youtuber ospetsuena da, 6.000.000 suskriptorerekin. Gameplay-ak grabatzen hasi zen, hau da, bere burua bideojokoetan jokatzen. Lehenengo bideoak Minecraft eta Skyrim-ekoak ziren. Gero, denbora pasa ala, ospea lortu zuen eta beste joko batzuk jolasten hasi zen. Gainera, beste bideo batzuk ere egiten ditu, bere buruarenak, barregurazkoak direnak.

Bere hitzetan, bere bideoak ez dira serioak, dibertigarriak baino. Ruben, bere izen benetakoa dela, oso pertsona alaia da eta bere lagun Mangelekik eta bere katu Raspberry-rekin bizi da.








Anonymous


"Anonymous" hitzak "anonimoa" nahi du esan inglesez, hau da, ezezaguna. Izen hau erabiltzen du Amerikako hacker talderik ospetsuenak, "Anonymous", ez dutelako identitate jakinik. Hacker talde honek izugarrizko indarra du, FBIko web-gunea hackeatu zutenean ikusi zen moduan.


Nola hasi zen Anonymous? Anonymous taldea txantxa bat moduan hasi zen 4chan webgunean, Interneteko webgune erabilienean. Anonymous kontzeptuak anarkia eta identitate gabezia errepresentatzen du 4chanen.

Dena Zientziologia elizak Tom Cruisen bideo bat ezabatu zuenean hasi zen, 2008-an. Bideo honetan aktore ospetsua agertzen zen Zientziologiarengatik hizketan. Elizak ez zuen hau nahi eta bideoa ezabatu zuen; honek izugarrizko haserrea ekarri zuen 4chanera, zeren eta momentu horretan pirateriaren kontra zebilen gobernua, Copyrightaren arauak inposatzen. 4chanek Zientziologia Elizaren webgunea hackeatu eta "gerra" bat hasi zuen honen kontra, "Project Chanology" deitutakoa.

Horrelako eraso asko egin du hacker talde honek, webgune garrantzitsuak hackeatzen eta efektu handia izaten Interneten. Anonymous-ek "lema" bat modukoa du, honela esaten du ingelesez:

"Knowledge is free.  
We are Anonymous.
We are legion.
We do not forgive.
We do not forget.
Expect us."